Skip to content

BBK Trendsforum 2022

0
Azalduak
0
Segidako edizioa
0
txostengile

Trendometroa

Joerak aztertzeko elkarlaneko tresna

Joan den urriaren 4ko BBK Trends Forumaren bigarren edizioan sartutako berrikuntzetako bat izan zen. 

Tresna horren bidez, antolatzaileek hitza eman gura zieten topaketan parte hartu zutenei, eta haien iritziak entzun nahi zituzten 2022a markatzen ari diren eta hurrengo urteetan eragin edo inpaktua izaten jarraituko duten funtsezko joerei buruz.

Aurretik, agentzia global nagusien (Wunderman Thompson, WGSN, Trendwatching, Stylus, The Future Laboratory, Trend Hunter…) berrogeita hamarren bat joera-txosten aztertu ziren, haietan gehien aipatzen ziren hamar aldaketa-norabide ateratzeko eta sintetizatzeko. 

Hamar norabide haiekin panel bat eraiki zen, BBK Salaren sarrerako hallean ikusgai jarria, eta parte-hartzaile guztiei eskatu zitzaien beren ustez baliorik handiena zuten joerak bozkatzeko.

1º Blokea

emaitzetatik ondoriozta daiteke hiru joera ari direla markatzen eta markatuko dutela argi eta garbi errealitatea etorkizun hurbilean:

Environment-all

Jasangarritasunak bizitzaren eremu guztiak inbaditzen ditu.

Klima-krisia gero eta nabarmenagoa da: lehorteak, uholdeak eta bero-boladak ugaritu egin dira kopuruz eta larritasunez.

Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Panelaren (IPPC) azken txostena argia da: orain jardun behar da tenperaturaren igoera 1,5 ºC-ra mugatu gura bada. Horrek bizitzako eremu guztietan duen eragina dela-eta, areagotu egingo da larrialdi horren aurka dihardugula frogatzeko presio politikoa eta merkatuaren presioa. Enpresek eta herritarrek beren jokabidea aldatuz gero iraunkortasun edo jasangarritasunean oinarritutako jokabiderantz, azkarrago egingo dugu aurrera, planeta eta bertan bizi direnak gehiago errespetatuko dituen etorkizunerantz. 

Etxe aberastua

Etxea denetarako espazio gisa: telelan, entretenimendu, telemedikuntza, kirol eta abarretarako.
 
Etxea operazio-gune bihurtzen ari da, baita ongizate pertsonalaren bihotz ere. 

Digitalizazioaren eta pandemiaren ondorioz, etxe bakoitza lanerako eta ikasteko, ondo pasatzeko, jolasteko eta entretenitzeko, mediku-kontsultarena egiteko, eta kirola edo erosketak egiteko gune bihurtu da. Etxean denbora gehiago pasatzean, bertan konforta, erosotasuna eta plazera bilatzen ditugu, baita segurtasuna eta kontrol-sentsazioa ematen duen babesleku hori ere. Harreman pertsonalak estutzeko auzo batean kokaturiko etxea da, gainera.

Esadazu argi eta garbi

Egiazkotasun bila dabilen kontsumitzaileak iragazki barik erakusten du bere irudia, eta, aldi berean, gardentasuna eskatzen die markei

 

Benetakotasuna, naturaltasuna eta inperfekzioa Z belaunaldiak beregan eta besteengan baloratzen dituen ezaugarriak dira. Sare sozialetan, erabiltzaileek eta influencer-ek beren irudikapen espontaneoagoak eta gardenagoak eskaintzen dituzte, iragazki barik. 

Aldi berean, erosle gisa, gardentasun handiagoa gura dute marken aldetik: nondik datozen materialak, zer tratu ematen dieten beharginei, zer egiten duten klima-aldaketa gelditzeko, etab. Informazio hori ezinbestekoa da kontsumitzaile kontziente, etiko, arduratsu eta iraunkorrarentzat.

2º Blokea

Joera garrantzitsuen bigarren multzo batean, BBK Trends Forumeko publikoak, prospektiban interesa duten pertsonek eta erakundeek osatutakoak, honako hauen alde egin zuen:

Agur oparotasunari

Urritasunera itzultzea, baliabiderik eta hornidurarik ezaren eta prezioen igoeraren ondorioz.

Bizitza azeleratua

VUCA mundu batean eta denbora aldatzen duen teknologiarekin, gizakiak pazientzia gutxiagoko eta eskatzaileago bihurtu dira.

3º Blokea

panelaren emaitzek leku txarrean utzi dituzte azken hilabeteetan oihartzun mediatiko handia izaten ari diren bi joera:

Metaverse World

Bizitza errealaren bertsio edo luzapena den espazio birtual batean denbora pasatzeko muga fisikoak gainditzea.

BBK Trends Forumeko hizlarietako batek bere berbaldian adierazi zuen legez, Gartnerrek deskribatzen duen gaindimentsionaturiko aurreikuspenen aldia igarotzen ari dela. Mundu guztiak hitz egiten du berari buruz, baina oraindik ez da konbentzigarria.

Sortzaileen ekonomia

Negozio-eredu berri bat, non mota guztietako edukien sortzaile indibidualek beren pasiotik bizitzen lortzen duten.

Litekeena da oraindik oso ezaguna ez den fenomeno bat izatea publiko orokorrarentzat.