Datu pertsonalak babestea

 

Formulario honen bidez emandako datu pertsonalak Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria - Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak eta BBK Fundazioak (biak BBK) tratatuko dituzte, tratamenduaren arduradun gisa (IFK: G-48412720 eta G-48644371 dute, hurrenez hurren, eta helbidea: Kale Nagusia/Gran Vía 19-21, 48001 Bilbo), zure izena emateko eskaerari eta edukiera-kudeaketari erantzuteko.


Tratamendu hau legitimatzen duen oinarri juridikoa zure adostasun edo baimena da, eskaera bidaltzeko unean adierazia. Datuak helburu horrekin tratatuko dira ekimenak irauten duen bitartean. Gero blokeatu eta gorde egingo dira, tratamenduaren ondorioz egon daitezkeen erantzukizunei erantzuteko. Datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharra dagoenean izan ezik.
Dagokion laukitxoa bete baduzu, zure datuak BBK-k bultzatutako beste proiektu, ekitaldi edo ekimen batzuen berri, unean-unean, emateko erabiliko dira.
BBK-k jakinarazten dio erabiltzaileari merkataritza-komunikazioak HubSpot, Inc. tresnaren bidez bidaliko direla; tresna horren zerbitzariak Estatu Batuetan daude, eta herrialde hartako legediak ez du datuak babesteko Europakoaren pareko mailarik eskaintzen; hala ere, datuak babesteko berme egokiak ematen dira, Europako Batzordeak onartutako Tipo edo Ereduzko Kontratu Klausulak sinatuta (2021/914 Betearazteko Erabakia).

Mezu komertzialak posta elektronikoz bidaltzeko erabilitako tresnak esteka eta irudi ñimiño eta gardenak izan ditzake, zure helbide elektronikoarekin lotuta egongo direnak. Horrela, irudi horietako bat deskargatzean edo posta elektronikoan dauden esteketara sartzean, BBK-k jakin ahal izango du, estatistika-ondorioetarako, posta ireki den edo posta elektroniko horretatik estekaren batera sartu den. Erabilera horiek eragotzi ahal izango dituzu zure kudeatzailea edo posta elektronikoko programa konfiguratuz irudien deskarga automatizatua eragozteko, baita jasotzen dituzun mezu elektronikoetako esteketara ez sartuta ere.


Mezu bakoitzean, erabiltzaileak uko egin ahal izango dio informazio mota hori jasotzeari baja izapidetzeko mekanismo espezifikoen bidez, eta, hala badagokio, baimena ezeztatzeko, aurka egiteko edo ezabatzeko eskubidea eskatu ahal izango du.
Zure datuak era mugagabean tratatuko dira helburu horrekin, harik eta aurka egiteko edo ezabatzeko eskubideak erabiltzen edo zure baimena ezeztatzen duzun arte.


Edozein unetan, datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, mugatzeko, eramateko edo baimena ezeztatzeko eskubideak egikaritu ahal izango dituzu ohiko postaz aipaturiko helbidera edo posta elektronikoz protecciondedatos@bbk.eus helbidera idatzi, NANen edo dokumentu baliokidearen kopia aurkeztu, zeure burua BBKren web-orriaren erabiltzaile gisa identifikatu eta zure eskaera zehaztuta. Datuak babesteko zure eskubidea urratu egin zaizula uste baduzu, erreklamazioa jarri ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (www.aepd.es) aurrean.